Futboleko Lurraldeko Emakumeen Liga hasiko da gaur eta Oarso Bidasoko taldeek zer esan handia izango dute bertan. Hamalau talde daude guztira izen emanda eta bi multzotan banatu dituzte. Gure eskualdeko lau taldeak (Hondarribia, Touring, Intxaurdi eta Allerru) lehen multzoan daude. Hondarribiak Lasarten jokatuko du eguerdian eta arratsaldean Usurbil izango du aurkari Allerruk Lezoko Plazetan.Jardunaldia Oiartzunen bukatuko da bihar arratsaldean, Intxaurdi eta Antigua Luberriren arteko lehiarekin. Oreretarrek atseden hartzen hasiko dute denboraldia.
Emakumeen Liga
- Ostadar-Hondarribia (la. 12:00)
- Allerru-Usurbil (la. 16:00)
- Intxaurdi-Antigua Luberri (ig. 16:00)
- Touring taldeak atsedena du