Zumba, Body Combat eta Aeroattack jarduerak egiten ari dira 17:00etan hasita, Errenteria-Oreretako Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. Serviocio Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak Fitness Eguna antolatu du.
Ekimen horren helburua, “tarte atsegin bat pasatzea” dela azaldu du Serviociok, eta urritik aurrera, bi kiroldegietan egingo diren jarduerak ezagutaraztea.