Malen Belastegi UEMAko lehendakariak euskararen aurkako erasoak salatzeko iritzi artikulua idatzi du. Zarauzko Udalak onartutako hizkuntza irizpideen aurka Espainiako Esatatuko abokatuak jarri duen helegitearen harira egin du salaketa hori Belastegik. Gutunean Zarauzko Udalaren aurretik, Lezo, Olazaguti, Anoeta, Zestoa, Errezil, Elgoibar eta Zumaiako Udalek helegite berbera jaso dutela ekarri du gogora UEMAko lehendakariak. Euskararen normalizaziorako bidea oztopatzeko erabakia dela helegite hori, eta atzetik gehiago iritsiko direla argi du Belastegik, eta euskararen kontrako eraso horiek salatzearekin batera, helegiteak jaso dituzten udaletako ordezkariei elkartasuna eta babes osoa eskaini die.
Gutuna hemen irakur dezakezu.