Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketaren hasiera
AEKko euskaltegiak antolatuta eta San Fermin Txikietako jaia Batzordearen laguntzarekin, Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa egin dute gaur goizean Pasai Antxon. Zumarditik Zumardira egin dute lasterka, Korrika Txikiak egin ohi duen ibilbide berean. Antolatzaileak oso pozik zeuden 40 talde inguruk izena eman dutelako. Taldekako lasterketa izan da, familian edo lagunekin egitekoa, eskutik emanda. Lasterketaren amaieran parte hartzaileen arteko opari mordoa zozkatu dituzte, eta asko izan dira sarituak. Izan ere, gaur irabazle ez da azkarrena izan, euskaraz bizi nahi duenak baizik.