San Migel bezpera ospatuko du EAJk
Gaur arratsalderako hainbat ekitaldi prestatu ditu EAJk San Migel bezpera dela eta. Hasteko, 17:30ean, sardin jatea, marmitakoa eta sagardoa txotxetik edateko aukera izango da. Ondoren, 18:00etan, Tor magoa eta umeentzako txokolate jatea prestatu dute. Guztia, Batzokiaren parean egingo dute, Koldo Mitxelena plazan.