
Basterretxea, beste omenduekin
Hondarribian bizi den Nestor Basterrretxea artista bermeotarrak eta Euskaldunon Egunkariako eta Egineko langile izandakoek Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen merezimendu aitortza nagusiak jaso zituzten atzo arratsaldean. Kultura eragileek, alderdi politikoetako ordezkariek, Eusko Jaurlaritzakoek, eta gizarte eragile ugarik babesa eskaini zieten omenduei.
Nestor Basterretxeak hunkituta hitz egin zuen urrezko domina jaso eta gero, eta oraindik ere marrazteak asebetetzen duela gehien adierazi du. Euskal Herriari maitasuna adierazteaz gain, artearen eta sormenaren balioaren aldarrikapena egin du.
Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitanok Basterretxearen bizitza zein ibilbide profesionala goraipatu zuen, konpromisoz eta eskuzabaltasunez betea. “Bermeon jaiotako gipuzkoarra dugu Nestor, eta Gipuzkoan bizitzea erabaki duen bermeotarra, artista polifazetikoa”, esan zuen Garitanok.