Listorretako informazio zerbitzuaren azken asteburua
Opor garaia orain etorriko zaio Listorretako informazio zerbitzuari udaberri nahiz udan lanean ibili ostean. Udalak jakinarazi duenez, urrian zehar basozainak zein udaltzaingoak gunearen erabilera publikoa kontrolatzeko zerbitzuak eskaintzen jarraituko dute.
Ekainaren 1ean ireki zuten informazio puntua, eta bi teknikari aritu dira lanean, erabilera publikoa, trafikoa eta ingurune naturala zaintzen. Horrez gain, bertaratu direnei informazioa eman die astean hiru egunez: ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan.
Bisita gidatuetan, jende ugari
Ohiko zerbitzuaz gain, bisita gidatuak egin dituztela jakinarazi du udalak; zortzi, hain zuzen. Horietan jende ugarik parte hartu duela zehaztu du, eta hainbat jarduera ere egin dituzte Listorretan: orientazio jokoak, txorien kantuak ezagutzea, jolas kooperatiboak…