Dorretik lurrera eta konpontzera
Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko 3. kanpaia jaitsi zuten atzo dorretik eta Ezkio-Itsasora eraman zuten konpondu eta birgaldatu dezaten. Kanpaia jaisteko garabi handi bat behar izan zuten, Fraxkueneko Murrua kalean jarri zutena. Herritarren ekarpenekin konponduko dute kanpaia, uztailean horretarako asmoa duen diru bilketa kanpaina abiatu baitzuen Arma Plaza Fundazioak. Azken helburua kanpai multzo osoa berritzea da.