Haurrek Kukairen ikuskizunarekin gozatu dute
http://www.youtube.com/watch?v=FUZCQKBdYng&feature=youtu.be
[nggallery id=37]
Ikasturtearekin batera, Kukai dantza konpainiak Errenteriako Udalarekin hitzartuta daukan sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du. Hala, gaur goizean, herriko zenbait ikastetxetako 350 haurrek Gelajauziak azken lana ikusi ahal izan dute, Xabier Olaskoaga plazan.
Igandean, berriz, Dantza Hirian jaialdiaren barruan, hainbat dantza erakustaldi egingo dituzte, eta horietako bat Kukairen azken lana izango da, 19:00etan, Zumardian.