Daniel Baederrek doinu brasildarrak eramango ditu Reynara
Bateria jotzaile brasildar bat entzuteko aukera izango da gaur, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan: Daniel Baeder. Hainbat genero lantzen ditu, eta horiek fusionatu ere egiten ditu: drum and bass, jazz, samba….
Cirque du Soileilekin dabil lanean, baina AEBetako bira bukatu aurretik, bi disko argitaratzea ari da aztertzen: bata, Brasilgo musika instrumentalean oinarritutakoa, eta bestea, musika elektronikoan.
Daniel Baeder Gipuzkoa bisitatzen ari da, eta hala nola, bateria lantzeko eskolak emango ditu.