Etzi, goizetik arratsaldera, Badia Eguna egingo dute. Pasaiako badiaren inguruan bizi direnen arteko elkarlanaz osatutako jai giroko ekimena da, Badia Bidea prozesuaren barrukoa. Hala, badiako gizarte aberastasunaren berri emateko, eta gizarteko eragile horien arteko harremana indartzeko ekimena da Badia Eguna, “etorkizun kolektibo ba osatzeko”, antolatzaileen arabera. Honakoa da igandeko egitaraua:
- 10:00. Donibaneko plazatik bizikleta martxa abiatzeko bilduko dira, Pasaiako Irrien Lagunen ekimenez eta Oiartzungo, Lezoko eta Errenteria-Oreretako Irrien Lagunen partaidetzarekin.
- 10:00. Zabarre azalduko da Donibaneko plazan, Irrien Lagunen Largabista pertsonaiarekin. Eguna hasteko txupinazoa botako dute.
- 10:30. Lezoko Kaialde plazara iritsiko da bizikleta martxa, Errenteria-Oreretarako bidea hartzeko. Lezon, berriz, Jaizkibel Bizirik taldeak Jaizkibelen ondare naturalaren berri emango du Txerrimuñon.
- 11:00. Bizikleta martxa Errenteria-Oreretako Herriko Plazara iritsiko da.
- 11:30. Antxotik pasatuko da pelotoia, Gure Zumarditik. San Fermin Txikiak dira barruti horretan.
- 12:00. Herrerako martxistekin bat egingo dute Donostiako auzo horretan.
- 12:00. San Pedron, Dantza Hirian ekimenaren barruko saioa egingo dute.
- 12:30. Trintxerpen, Dantza Hirian ekimenaren barruko saioa egingo dute.
- 13:00. Irrien Lagunen aurkezpena eta bideoa.
- 13:30. Badia Eguna irudikatzen duen Lamia aurkeztuko dute.
- 14:00. Herripe eta Altza XXI elkarteen eskutik, Herreran herri picnic-a, San Luis plazaren goialdean. Norberak eraman behar du janaria. Edaria egongo da.
- 17:00. Toki ezberdinetatik abiatuta badiaren erdian elkartuko dira, eguna bukatzeko.