Urriaren 26ko Gazte Olinpiadak prestatzen ari dira
Berriro herriko gazteak kirola egiten jarriko dituzte Gazte Olinpiadak direla eta. Urriaren 26an egingo dituzte, Oreretako Gaztetxearen 13. urteurrenaren ospakizunen barruan. Hurrengo bilera, hilaren 30ean (astelehena) izango da, 18:30ean, gaztetxean bertan.
Aurreratu dutenez, jolasen eta proben aukeraketa egitea izango da hurrengo pausoa, eta tarte horretan, ekarpenak eta ideiak bildu nahi dituzte, “ahalik eta olinpiada anitzenak egin ahal izateko”.