Psikologia ikastaroa antolatu du Killirikupe Emakume Taldeak
Aurkezpena ostegun honetan, hilak 26, izango da udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera.
Killirikupe Emakume Taldeak psikologia ikastaroa antolatu du ikasturte berrirako. Osasun kontzeptua, biktimen narrazioak eta osatze prozesuak, emakume eta maitasunean eman beharreko negoziazioak… izango dira mahai gainean jarriko dituzten gaietako batzuk.
Aurten bi talde egingo dituzte, euskarazkoa eta gaztelerazkoa. Euskarazko ikastaroa ostegunetan izango da 18:00etatik 19:30era eta gaztelerazkoa asteazkenetan izango da, ordu berean. Ikastaroa 36 ordukoa izango da.
Talde bakoitza bi psikologok zuzenduko dute, teoria ulertzeko eta parte hartze dinamika zaintzeko. Martxoan bukatuko da ikastaroa.