Irunabar eta Kabigorriren elkarlanari esker, hilero bertsolariak Irunen
Irunabar Irungo Bertso Eskolak eta Kabigorri Ateneoak elkarlanari ekin diote, eta horren lehen emaitza izan da hilabete bakoitzeko lehen ostegunean bertso saio bat izango dela Kabigorrin. Hortaz, lehena, urriaren 3an izango da, 19:30etik aurrera. Hala, saio bakoitzerako, bertsolari bat, gai jartzaile bat, eta Irun inguruko beste hiru bertsolari ekarriko ditu Kabigorrira Irunabarrek. Hala ere, gaiaren gaineko xehetasun gehiago emateko bi eragileek agerraldia egingo dute urriaren 2an.