Hondakinen Taldearen txostenarekin ados agertu dira hainbat auzo elkarte
Gaur goizean dokumentu bat aurkeztu dute Errenteria-Oreretako hainbat auzo elkartetako ordezkariek udaletxean. Bertan, Hondakinen Taldeak aurkeztutako txostenarekin ados daudela jakinarazten dute Alaberga, Fanderia, Gabierrota, Galtzaraborda, Gaztaño, Iztieta, Kaputxinoak eta Pontika auzoetako elkarteek.
Egindako lanaren balorazio positiboa egin dute auzo elkarteek, “bai egindako esfortzuari eta baita edukiari zein lanketa moduari dagokionez ere”.
Hori dela eta, gaurko udalbatzarraren aurretik udalbatzan ordezkaritza duten indar politiko guztiei eskatuko diete ebazpen hori martxan jartzea kontuan hartzeko.