Indigenen taldea Aritxulegi inguruan, larunbatean
Asteburuan hainbat komunitate indigenatako bilgune izan da Oiartzungo Arritxuloko aterpetxea. Asteburu pasa izan dira bertan, eta Garabide gobernuz kanpoko erakundearen bitartez etorri dira Euskal Herrira. Hala, euren helburua da hizkuntzak berreskuratzeko aditu titulua lortzea Euskal Herrian —Eskoriatzan jasoko dituzte eskolak—, eta jakintza hori euren komunitateen hizkuntza normalizaziorako irizpideen arabera aplikatzea. Hiru hilabete izango dira zeregin horretan aymara, maya, nasa, maputxe, amazigh nahiz kurdu herrietako ordezkariak.
Ostiral arratsaldean iritsi ziren Oiartzunera indigenak, eta besteak beste, Oiartzungo Udaleko hainbat zinegotziren harrera jaso zuten. Larunbatean mendi buelta egin zuten, eta igandean Arditurri bisitatu zuten Eskoriatzara itzuli aurretik. Berriz ere Oiartzunera itzuliko direla jakinarazi dute udaletik.