Partida "sutsua" jokatu zuen Oiartzunek larunbatean
Oiartzunek Leioaren kontra jokatu zuen larunbatean Karla Lekuona zelaian eta markagailua hutsean gelditu bazen ere, partida “sutsua” izan zela nabarmendu dute Oiartzun Kirol Elkartetik: “Leioak bere potentziala agerian utzi zuen eta Oiartzunek joan den asteko hutsegitea atzean utzi zuen”.Hasieratik oiartzuarrak ongi jokatu zuten, jokaldiak txukun eginez, baina golik ez zen egon. Leioak arriskua jarri bazuen ere, Oiartzungo defentsak ongi babestu zuen bere atea.