Olatz Zabala irundarrak irabazi zuen herenegun gauean Irungo Gaueko Lasterketaren bigarren ekitaldia emakumeen mailan (24:25). Haren atzetik Karen Ortiz de Guinea (24:51) eta Lourdes Colomo sailkatu ziren. Gizonen mailan, berriz, Imanol Cruz izan zen azkarrena (19:21), Charib Hachgar-en (19:23) eta Alberto Revueltaren aurretik (19:32). Irungo lehen korrikalaria Ion Garraus izan zen. Laugarren postuan sailkatu zen Garraus, 19:54ko denborarekin. 6,5 kilometroko bidea zuen Irungo probak, San Juan plazatik abiatuta. Ondorengo agirian (pdf bat da) sailkapen oso-osoa dago.
Sailkapen nagusia