Mus txapelketaren lehen ekitaldiarekin gustura dago Itaia kolektiboa
Itaia kolektiboak lehen mus txapelketa antolatu zuen larunbatean Donibaneko Meipi auzoan, eta balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. “Uste baino gehiago” luzatu zen txapelketa, eta garaileak Iker Murgiondo eta Iñigo Arrarasek osatutako bikoteak. Endika eta Antoniori irabazi zieten finala.
Finalerdietan lehia “estua” izan zela gaineratu dute, eta arratsalde pasa “paregabea” izan zela. Parte hartu duten bikoteei zein merkatariei eskerrak eman nahi izan dizkiete. Dtorren urtean berriro antolatzeko arrazoi ugari daudela ziurtatu dute.