Olatz Zuazua jokalari irundarra
Mahai teniseko Leka Eneako bi talde garrantzitsuenek, gizonen nahiz emakumeen Superdibisioan dabiltzanak alegia, porrot lazgarriak jaso dituzte asteburuan, eta gainera, etxean. Bai gizonek zein emakumeek 1-4 galdu dute.
Emakumeek Suris Calellaren bisita jaso zuten. Leka Eneakoen taldea Olatz Zuazuak, June Izquierdok, Ioana Ghemesek eta Jin Zhang-ek osatu zuten. Lauek ala lauek ezin izan zuten Kataluniako taldearen indarra gelditu, eta partiden partzialetan bana jarri arren, azkenean 1-4 galdu zuten etxekoek. Ligako lehen partida izan zen.
Gizonen lana ez zen hobea izan. San Sebastian de los Reyes taldea irundarrak baino askoz gehiago izan zen, eta lehiako lehen puntua irabazi arren, hurrengo lau partidak galdu zituen Endika Diezek, Jaime Vidalek, Libre Sanchok osatutako taldeak.