Landare Gipuzkoako pala txapeldun
Errenteria-Oreretako Landare elkarteko Richard eta Rubenek Gipuzkoako pala txapelketa irabazi dute lehenengo mailan. Finalean Gazteleku taldeko I. Altuna eta A. Rekalde izan dituzte aurrez aurre, eta erraz gailendu dira errenteriarrak: 32-45.
Final aurrekoan Real Sociedadeko D. Arozena eta K.Zabalaren kontra neurtu zituzten indarrak, eta orduan ere ia hamar puntuko aldearekin nagusitu ziren: 36-45.
Errenteria-Oreretako taldeen pilotako gainontzeko partidei dagokienez, guztiak positiboak izan dira. Gomazko paletako bai lehen eta baita hirugarren mailako partidak ere irabazi dituzte. Lehenengo mailan, Batzokiko (I.Otegi eta F.Santamaria) 25-12 gailendu zaio Loiolatarrari, eta hirugarren mailan, berriz, 25-22 Alde Zaharrari 1-i.
Eskuz binaka ere aritu dira asteburuan Errenteria-Oreretako taldeak, eta nagusien bigarren mailan EPLEko I. Jauregi eta A.Aranburu 22-10 irabazi dute Zestoaren kontra.