Dagoeneko izena eman daiteke Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak 30. aldiz antolatu duen Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa. Sariek idazle berriak sortzen lagundu nahi du lehiaketak eta bi atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria.
Atal bakoitzak bi maila izango ditu, 18 urtetik beherakoentzat eta gorakoentzat, eta gaia libre izango da; hori bai, argitaratu gabeko eta beste lehiaketetan saritu gabeko lanak aurketu daitezke soilik.
Sariak (bordari zein Satarka)
A Maila
- Lehen saria: 800 euro eta oroigarria
- Bigarren saria: 400 euro eta oroigarria
- Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria
B Maila
- Lehen saria: 400 euro eta oroigarria
- Bigarren saria: 250 euro eta oroigarria
- Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria
Bordari Satarka 2013