Golik gabe berdindu du Pasaiak, Santutxuren kontra
Ez zen golik izan larunbatean Pasaiak eta Santutxuk Don Boscon jokatutako partidan. Ez zen aukera handirik egon, bi taldeek ongi defendatu baitzuten. Hiru partida jarraian galdu ondoren, larunbatekoa izan zen urratu zuten lehen puntuta. Guztira, jokatutako bost jardunaldietan, lau puntu eskuratu dituzte. Beasainen jokatu beharko dute datorren norgehiagoka.