Euroaginduen eta atxiloketen kontrako elkarretaratzea gaur Pausun
Gaur, 19:00etatik aurrera eta Pausuko biribilgunean, euroaginduen eta atxiloketen kontrako elkarretaratzea egingo dute. Izan ere, bihar erabakiko du zer egin Pauseko auzitegiak Jokin Aranalde eta Aitor Zubillaga presoen gaineko euroaginduarekin. Horrez gain, Asier Guridiren atxiloketa ere salatuko dute.