Esku-hutsik itzuli dira Oiartzungo neskak
Athletic-en kontra jokatutako partida galdu zuen OKEko emakumeen taldeak, 3-1 geratu zen markagailua. Lezamatik punturik gabe itzuli ziren etxera, nahiz eta berdintzeko aukerak izan zituzten.
Partida “polita” jokatu zuten, baina “defentsako akatsek” ez zuten mesederik egin. Horrela, momentu honetan bederatzigarren postuan dago Oiartzun sailkapen orokorrean, hiru punturekin.