Bihar hasiko dituzte lanak Mendeluko zubian
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-636 errepideko 13,320 kilometroan dagoen zubia konpontzeko lanak hasiko ditu bihar, asteartean. Mendelu gainetik pasatzen den zubia da, eta obrak egiteko zubiaren oinarrian lan egin behar dute. Horregatik, hilabetez errail bat moztuko dute 09:00etatik 19:00etara eta Irundik Hondarribira sartzea galerazita egongo da. Hondarribira iritsi nahi dutenek Letxunborro igo eta Anakatik ospitalera joan beharko dute eta hortik GI-636 errepideraino jarraitu. Hondarribira sartzeko ezkerretik hartu behar da, Jaiztubitik Amuteraino.