Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Ricardo Peñari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak. Egungo baldintzetan “kanpoko kaia gauzatzea oso zaila” dela esan du Peñak, “proiektua ez dago justifikatuta, batez ere egoera ekonomikoagatik”. Ingurumen alorrari begiratuta ere kanpoko kaiari eragozpenak ikusi dizkio Peñak: “Ikerketa asko egin dira, eta egia da asaldura asko eragiten dituela proiektuak. Egitasmoaren morfologia eta Jaizkibelgo itsaslabarren formak kontuan hartuta, asaldura asko eragiten dira. Beraz, aurrera jarraitzekotan aldatu beharko litzateke egitasmoaren morfologia”. Elkarrizketa oso-osoa
Berria-ren webgunean ikus daiteke.