Lezoko Herrira Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude jada
Urriaren 5ean Herrira Eguna egingo dute bigarrenez Lezon. Hainbat ekitaldi egingo dituzte egunean zehar. Horietako bat herri bazkaria izango da, Saldise plazan. Hala, Lezoko bilgunetik jakinarazi dute bazkarian egoteko txartelak jada salgai daudela Tiñelun (koadrilen artean ere banatu dituzte), 15 euroan helduentzat eta 8an haurrentzat. Antolatzaileek zehaztu dute txartelak lehenbailehen erostea komeni dela, kopurua mugatua delako. Bazkariaren menua paella izango da, preso ohi lezoarrek egina.