Gurasoentzako hitzaldien zikloa prestatu dute Errenteria-Oreretako Udal Liburutegian
Gurasoentzako hitzaldi-tailerrak antolatu dituzte Errenteria-Oreretako Udal Liburutegian, Bularretik Mintzora proiektuaren barruan. Lehenengo saioa Pello Añorgaren eskutik izango da, urriaren 2an. Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontuak lagun lelopean izango da Urriaren 9an bigarren saioa egingo dute.
Azaroaren 12an eta 19an, berriz, Yolanda Arrietaren txanda izango da. Zer egin liburuekin. Kontu kontari hitzaldi tailerra emango du. Azkena Juan Karlos Alonsorena saioa izango da. Horrela, martxoaren 27 emozio hezkuntzaz eta haur literaturaz ariko da.
Saio guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 17:30tik 19:30era bitartean.