Zaintzaileentzako ikastaroak antolatu ditu Antxoko Bezkoz Beko elkarteak
Antxoko Bekoz Beko emakumeen taldeak ikastaroa antolatu dute beste pertsona batzuk zaintzen dituztenentzako. Hamasei ordu iraungo ditu ikastaroak, eta urriaren 4ean hasiko da. Eskolak ostiral arratsaldetan izango dira, 15:00etatik 17:00etara. Pepa Bojok emango ditu eskolak, eta aldundiko Berdintasun Sailak lagunduko ditu diruz.
Izena eman nahi dutenek bekozbeko@bekozbeko.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, edo 679 33 24 11 telefono zenbakira deituta (Izaskun Barbier).