Urrian hasiko dira Lilixi tailerreko eskolak
Harresilanda kaleko 7. zenbakian dagoen Lilixi tailerrak urrian hasiko ditu eskolak, eta izena emateko epea irekita dago. Pintura eta eskulanak eskaintzen dituzte bost urtetik aurrerako haurrentzat. Helduekin ere egiten dute lan: pitxiak, larrua landu, altzariak birziklatu… Lilixi tailerrarekin harremanetan jartzeko deitu 646 78 93 73 telefono zenbakira.