Saindua Udal Gaztelekuak udazkeneko programazioa kaleratu du, 12-17 urte bitarteko gaztetxoei begira. Aukera zabala da eta ostiralero tailer edo txapelketa bat antolatuko dute. Tailerren atean, funky-a, DJ tailerra, beldurrezko makillajea, autodefentsa, birziklatutako materialen eskulana eta papiroflexia tailerra antolatuko dituzte.
Gainontzeko ekitaldien artean Izuaren Etxea nabarmendu dute Gaztelekutik. Urriaren 31n egingo dute hirugarrenez, Halloween egunarekin. “Izandako arrakasta ikusirik, berriz ere etxea mozorrotu eta herriko gazte boluntarioen laguntzaz, bertaratzen dena izutzeko asmoz”, azaldu dute.
Santo Tomas Eguna ere zita garrantzitsua da Sainduara hurbiltzen direnentzat. Abenduaren 21ean txistorrak eta taloak prestatuko dituzte, Gabonetan, aldiz, nerabeentzako egitaraua berezia antolatuko dute, gaztelekuan nahiz herriko beste hainbat guneetan.
Sainduari buruz eta udazkeneko programazioari buruz gehiago jakin nahi duenak 943 64 31 98 telefono zenbakira dei dezake, edo posta elektroniko bat
bidali.