Jon Galdos Kazabonen erakusketa
Larunbatean, hilak 21, Jon Galdos Kazabon Jontxu etxeko artistaren margoen erakusketa inauguratuko dute Banako tabernan, Txiplao industriagunean. Naturan oinarritutako margoak eta zurezko tailak egiten ditu Jontxuk. Ikusi nahi duebnak Banakoren ohiko ordutegian aukera izango du: asteartetik igandera, arratsaldez.