Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Irakurketa kluba eta hitzaldi tailerrak, Bularretik Mintzora egitasmoaren eskutik

admin
Bidasoa
2013/09/20
Bularretik mintzora egitasmoa Bularretik Mintzora egitasmoari jarraipena emateko hainbat ekimen antolatu ditu Errenteriako Haurren Liburutegiak hasi berria den ikasturteari begira.  Leonor Garcia Artxiboko eta Liburutegiko Arduradunak eta Mari Jose Pascual liburuzainak eman dituzte ekimen horien gaineko xehetasunak. Galtzagorri elkartearen eskutik iaz abiatutako Bularretik Mintzora  proietuari jarraipena emateko, irakurketa klubak eta hitzaldi tailerrak atolatu dituzte. Irakurketa klubak hilean behin egingo dituzte eta bertan haurrak eta gurasoak elkarrekin hartuko dute parte, “irakurketa une txiki batzuk partekatzeko” azaldu du Pascualek. Tarte horien gidaritza, Galtzagorri elkarteko profesionalek egingo dute eta ekimenaren helburua berriz, txiki txikitatik praktika onen bidez irakurketa sustatzea dela azaldu dute Garciak eta Pascualek. Lehenengo hiruhileakoan irakurketa kluba 6-8 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da eta 2014ko urtarriletik maitzera bitartean, berriz, 3 eta 5 urte arteko haurrei. Jarduera euskaraz egingo dutela zehaztu dute bestalde. 6 eta 8 urte arteko haurrei eta horien gurasoei begira antolatu dituzten irakurketa klubak urriaren 17an, azaroaren 14ean eta abenduaren 19an egingo dituzte Lur Kortaren eskutik 18:00etatik aurrera. Hitzaldi tailerrak Bularretik Mintzora egitasmoaren “formazio alderdiari” erantzuten diola zehaztu dute antolatzaileek: “Familia eremuan edota eskola zein laneko giroan irakurketa sustatu nahi duten pertsona guztiei”. Pello Añorga, Yolanda Arrieta eta Juan Carlos Alonso profesionalak izango dira tailerretako gidariak. Halaber, gurasoek tailerra egiten duten bitartean haurrentzat ipuin kontalaria izango dela jakinarazi dute liburutegiko ordezkariek. Formaziorako apustu serioa Pello Añorgak gidatuko du lehen tailerra. Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontuak lagun izenburupean bi saiotan egingo dute urriaren 2an eta urriaren 9an; Yolanda Arrietak emango du bigarren tailerra, Zer egin liburuekin. Kontu kontari. Azken hori ere bi saiotan egingo dute, azaroaren 12an eta 19an; Juan Carlos Alonsok emango du azken tailerra, Emozio Hezkuntza eta Haur Literatura. Saio bakarrean egingo du 2014ko martxoaren 27an. Hitzaldi tailerrak, irakurketa kluba bezala euskaraz egiten dituzte eta parte hartzea doakoa da. Ordutegiari dagokionean 17:30etik 19:30era izango dira tailerrak Xenpelar Etxeko lehen solairuan. Bularretik Mintzora egitasmoaren bidez “formaziorako apustu serioa” egin dutela nabarmendu dute azkenik Pascual eta Garciak, “praktikoa batez ere”. Emaitzekin ere pozik daudela esan dute biek eta haur eta guraso guztiak animatu dituzte ekimenetan parte hartzera. Informazio gehiago hemen aurki dezakete interesdunek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.