Pixkanaka-pixkanaka hasi dituzte herriko kirol taldeak euren denboraldiak. Oraindik ez dira liga guztiak hasi baina bai gehientsuenak. Talde nagusiei dagokionez, futboleko Ohorezko Mailako taldeak Beti Gazteren etxean jokatuko du eta lehen jardunaldian garaipena lortu eta gero Lesakan puntuatzea bilatuko dute. Neskek Lasartera bidaiatuko dute ligako lehen partida jokatzeko.
Lehen Erregionaleko lehen taldeak Irunen jokatuko du, Behobian.
Nesken taldeak hurrengo asteburuan hasiko du liga, Lasarten. Hurrengo asteburuan ere eskubaloiko mutilek Euskal Ligari ekingo diote.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko
- Maila Beti Gazte-Hondarribia (la. 17:00)
Lehen Erregionala
- Behobia-Hondarribia B (la. 15:30)
Gazteen Ohorezko Maila
- Hondarribia-Sanse (la. 16:00)
Gazteen Lehen Maila
- Hondarribia B-Beti Ona (la. 16:30)
Kadeteen Lehen Maila
- Hondarribia B-Landetxa B (la. 11:30)
- Landetxa-Hondarribia (ig. 08:45)
SASKIBALOIA
Emakumeen Kadete Maila
Carnicas San Marcial-Internacional (la. 16:00)