Hilabetez ezingo da Hondarribira Mendelutik sartu, asteartetik hasita
Heldu den asteartetik hasita, ezingo da Irundik Hondarribira Mendelutik sartu. Egunero, 09:00etatik 19:00etara moztuko dute trafikoa, aldundiak Mendeluko zubian egin behar dituen konponketak egin ditzan. Hortaz, Hondarribira sartu nahi duenak Jaitzubiatik egin beharko du, Letxunborro etorbidetik ospitalera iritsi eta handik N-636 errepidea hartuta. Hondarribitik Irunera joateko, aldiz, ez da etenik izango, baina kontuz ibiltzea komeni da, kontrako norabideko debekuak auto pilaketak eragin bait ditzake, Zubimusuko biribilgunean besteak beste.