Gaur irekiko dituzte Trintxerpe-San Pedro eta Donibaneko udal gaztelekuak
Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko udal gaztelekuek gaur ekingo diote ikasturte berriari. Arratsaldeko bostetan irekiko dituzte ateak, eta uztailaren erdialdera elkartuko dira ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 19:00etara.
Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak adierazi duenez, “gazteen gustuei” erantzun nahi diete. Horrela, begiraleak izango dituzte eurekin, bina gaztelekuko. “Guztiaren gainetik, elkartzeko toki bat izango da, lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin gelditzeko tokia. Han izango dituzte mahai- eta estrategia-jokoak; Interneten ibili ahal izango dira; mahai-futbolean edo play stationean arituko dira. Komikiak, liburuak eta aldizkariak irakurtzeko txokoa izango da; musika entzuteko aukera izango dute; filmak ikustekoa, ondoren horietaz aritzeko… Ikastaroei buruzko informazioa ere emango da, eta egungo gaiei buruzko monografikoak egingo dira. Aparteko jarduerak ere antolatuko dira; esaterako, lantegiak, kirol-probak, irteerak, txangoak…”, esan dute.
Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua Gran Sol, 11. zenbakiko etxabean dago. Hauxe da bertako telefono-zenbakia: 943 24 81 98. Donibaneko Gaztelekua, berriz, J. J. Otaegi plazan dago, eta hau da telefono-zenbakia: 943 51 72 90.