Mugikortasun Iraunkorraren Astearen programaren barruan, Kolon ibilbidearen inguruan egingo diren jarduerekin bat eginez, Iparralde hiribidearen eta Gipuzkoa hiribidearen arteko tartea trafikorako itxita egongo da 16:00etatik aurrera. Mozketa hori 20:00etatik zabalduko da. Irungo II. Gau Lasterketa pasako den bideak, berriz, proba pasatzen den heinean zabalduko dira (20:30ean hasiko da San Juan plazatik). Honakoak dira ordu horiek:
- Hondarribia kalea trafikorako 20:55 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
- Gipuzkoa hiribidea trafikorako 21:05 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
- Colon ibilbidetik Gipuzkoa hiribideraino trafikorako 21:15 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
- Colon ibilbide osoa trafikorako 21:25 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
- Nafarroa hiribidea trafikorako 21:25 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
- San Martzial kalea trafikorako 21:30 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).