Bihar, 1 lineako aldaketak (Zaisa-Ospitalea)
- 16:00etatik 20:00etara, Mugikortasunaren Aste Europarraren ekitaldiak. Ospitalerako norabidean, Fermin Kalbetoneko geltokiraino iritsiko dira autobusak, eta, ondoren, berriz jaitsiko dira Nafarroa hiribideraino, saihesbidetik desbideratuz Hondarribira iristeko; hor hartuko dute ohiko ibilbidea. Zaisarako norabidean, autobusa Kolon ibilbidetik joango da, bere ohiko ibilbidean, Gipuzkoa hiribidearen bidegurutzeraino. Han, kale horretatik, Letxunborro hiribidera joango da, lehendabizi, eta San Martzial kalera, gero, Fermin Kalbetonera iritsi arte; eta, han, ohiko ibilbidea, hartuko du.
- 20:00etatik 21:30era (II. Gau Lasterketa): Ospitalerako norabidean, Azken Portutik Gibeletako biribilgunearen artean (Letxunborro hiribidea) dauden geltokiak ez dira erabiliko; beraz, hiriko erdialderako zerbitzu hori ez da emango ordutegi horretan. Hala ere, 21:00etatik 21:30era Irungo erdialdera joan ahal izango da autobusez, ibilbide hau eginez: Behobia- Palmera Montero – Arbes – Larreaundi – Elitxu Olibondoen biribilgunea – Gipuzkoa hiribidea; han ohiko ibilbideari jarraituko zaio eta autobusa geldituko da geralekuetan. Behobiarako norabidean autobusa ez da geldituko erdialdeko geralekuetan eta toki hauetatik pasak oda: Colon ibilbidetik – Aduana kaletik – Elitxutik (Olibondoen biribilgunea) – Euskal Herria hiribidetik- Arbesetik – Palmera Monterotik, eta autobusa geldituko da geralekuetan. Azken toki horretatik hasik oda ohiko ibilbidearekin.