Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Berrordainketaren kontrako kanpaina abiatuko dute

admin
Bidasoa
2013/09/20
Errenteria-Oreretan ere sinadurak bildu zituen Duintasun elkarteak.

Errenteria-Oreretan ere sinadurak bildu zituen Duintasun elkarteak.

Herriko lau farmazietan sinadurak bilduko dituzte; astelehenean Doneztebe plazakoan izango dira.Oiartzungo jubilatu talde batek botiken ordainketa partekatuaren kontrako kanpaina bat jarriko du martxan heldu den astean. Sinadurak bilduko dituzte herriko lau farmazietan, gerora erakundeetara bidaltzeko asmoarekin. Astelehenean hasiko dira kanpainarekin eta egun bakoitzean farmazia batean egongo dira, 09:00etatik 12:00etara. Lehen egunean, hilak 23, Doneztebe plazako farmazian egongo dira. Hilaren 25ean, Arraskularrekoan; hilaren 30ean Altzibarkoan, eta urriaren 2an Arraguakoan. Farmazietara sartu behar dutenei informazioa emango diete eta sinatzera animatuko dituzte. Oiartzunen 1.813 dira 65 urtetik gorakoak, murrizketa zuzenean eragingo dietenak, hain zuzen ere. Arantza Arrese jubilatu taldeko kideak azaldu duenez, murrizketa honek “kalte” handia egin dio jende askori: “Askok eta askok izugarrizko arazoa dute eta ezin dituzte botikak ordaindu. Gainera, askok euren bizi osoa pasatu dute lanean eta askotan kotizatu gabe eta orain murrizketa etortzea ez da bidezkoa”. Pentsiodun eta 65 urtetik gorakoen errezetak dohainik izatea eskatzen dute, baita anbulantziak, makuluak… ere. Arresek adierazi duenez, 417 botika errezeta gorrietatik atera dituzte, hau da, finantzazio publikotik kanpo dauden botikak dira. Errezeta horiek orain osorik ordaintzen dituzte kaltetuek. Botika horiek zeintzuk diren jakiteko webgune hau bisita daiteke: www.msssi.gob.es/profesionales/farmacia/pdf/BOEA201210952.pdf. Ordainagiriak gorde Pentsiodun zein 65 urtetik gorakoei eskari zehatz bat egin nahi die jubilatu taldeak: “Farmazian erosten dituzten botika guztien tika eska dezatela eta egiaztagiriak (farmaziako zigilua, data eta sinadura). Horiek behar dira Eusko Jaurlaritzari erreklamazioa egiterakoan beharko diren ziurtagiriak”. Gazte Izanak elkartearekin eta Petra Lekuona zaharren egoitzakoekin biltzeko asmoa dute jubilatu taldeko kideak, kanpainaren berri emateko eta informatzeko. Aurrera begira ere elkarretaratzeak antolatuko dituztela jakinarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.