San Marko zabortegiaren zigilatzeari buruzko ekitaldia, Beraunen
San Marko zigilatzeko bigarren fasearen harira, San Marko Mankomunitateak hainbat ekitaldi egingo ditu Beraungo Pablo Sorozabal plazan etzi, Ezker Anitzak jakinarazi duenez.
Ezker anitza “pozik” dago emango den pauso horrekin, “kaltetutako udalerrietako herritar guztiek egindako urratsa” dela iritzita.
Zigilatzea hiru etapatan egingo dela jakinarazi du: “Lehenengoak hamar hilabete iraungo ditu, eta zaborrak mugitu eta bi gune iragazgaiztuko dituzte”. Behin prozedura hori egindakoan, 30 urtez zaindu beharko dute gune hori, eta lursail horretan ekintzaren bat egin behar izanez gero, oso mugatuak egongo dira”. Ezker Anitzak gune horren erabilera publikoaren eta espazio hori Lau Haizeta parkean sartzean alde egingo du.