Herrira Egunerako ginkana errebindikatiboan parte hartzeko izena eman daiteke
Lezoko herri bilguneak urriaren 5ean egingo du bigarrenez Herrira Eguna. Hori dela eta egitarau zabala antolatu du euskal preso eta iheslarien aldeko eguna osatzeko, tartean ginkana erebindikatiboa. Ekimenean parte hartzeko izena eman daitekela jakinarazi dute Lezoko Herriratik. Horretarako 8-10 laguneko taldea sortu behar dute interesdunek, “ahalik eta parekideena”, zehaztu dute. Izena emateko berriz, Tiñelu edo Jaixki tabernetara jo beharko dute edota Lezoko Herrirak faceboock eta twiterrean dituen kontuetara mezua bidali, taldearen izena, kolorea eta parte hartzaileen izenak idatzita.