Urre bat eta bi zilarrekin itzuli da Allerru Espainiako Pista Txapelketatik
Emaitza ezin hobeak lortu dituzte Allerruko txirrindulariek joan den asteburuan Galapagarren (Madril) jokatutako Espainiako Pista Txapelketan. Endika Mendizabalek urrea eskuratu zuen taldekako abiadura proban eta laugarren postua keirin proban. naia Leonet txirrindulariak berriz bi zilar eskuratu zituen jazarpen eta puntuaketa probatan. Taldekako abiadura proban berriz, laugarren sailkatu zen Leonet.