Lezoko EH Bilduk herri batzarra deitu du larunbaterako
Barne hausnarketa partekatzeko deia egin die herritarrei Lezoko EH Bilduk eta horretarako larunbatean egingo duen herri batzarrean parte hartzeko gonbitea luzatu dieUdal eta Foru hauteskundeak egin zirenetik bi urte pasa direnean EH Bilduk hausnarketa prozesuak zabaldu dituela Euskal Herriko herri guztietan eta lEzoakoa larunbatean abiatuko dutela jakinarazi du koalizioak helarazitako prentsa agirian.
Larunbateko batzarrean lehenengo bi urteetako lanaren balorazioa egingo dute batetik, eta etorkizuneko lehentasun eta lan ildoak finkatuko dituzte, bestetik.