Kulturako diru laguntzak eskatzeko epea irekita
Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak kultura jarduerak antolatzen dituzten elkarte edo pertsonentzako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du. Onuradunek Hondarribian erroldatuta egon behar dute eta ekintzak irabazizko helbururik gabekoak izan. Udalak 36.300 euro ditu kultur elkarteen artean banatzeko. Eskaerak BAZen egin behar dira eta aurkezteko epea urriaren 12an itxiko dute. BAZ bulegoaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 09.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara, eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara.