Judoan izena emateko epea ireki du Ama Guadalupekoak
2013-2014 ikasturtean judoa ikasi nahi duten haurrek izena eman dezakete Ama Guadalupekoa Judo Taldean. Txiki-txikitatik praktikatu daiteke kirol hori eta, gainera, konpetitu nahi ez duenak ez dauka egin beharrik. Nolanahi ere, eskolarteko mailan Espainiko Estatuko talde onenetakoa da Hondarribiko Ama Guadalupekoa. Aurten, Ronaldo Veitia entrenatzaile kubatarra izango da ikasturteko arduradun nagusia eta berarekin harremanetan jarri behar du izena eman nahi duenak (685 92 99 89 edota 943 64 48 04 telefonoetara deituta).