12 urtetik berako haurren gurasoek euskarara hurbiltzeko helburuarekin hitzarmena sinatu dute udalak eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiak. Transmisio taldeetan parte hartzen duten gurasoek astean hiru egunetan jasoko dituzte eskolak Oroitzenen eta horretarako aukera zabala prestatu dute euskaltegian. Transmisio taldeak goizez, 9:00etatik 11:00etara; eguerdian 14:00etatik 16:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara izango dituzte gurasoek aukeran. Mailari begira, berriz, hiru talde banatu dituzte A1 (0 urratsa); A” (ulermenetik mintzamenera), eta B1 (mintzamenetik lehenengo hizkuntz eskakizunera).
Gurasoek euskara eskolak beste ordutegietan jaso nahi izanez gero, horretarako aukera badutela azaldu dute AEK-tik. Horretarako, ordea ezinbesteko baldintza bete behar dute, zazpi ikasleko taldea osatzea. Transmisio taldearen matrikula 150 eurokoa da, baina aprobetxamendua egin eta eskoletara joanez gero ikasleei dirua itzuliko zaiela gaineratu dute.
Beste taldeetarako ere matrikula zabalik
Transmisio taldeetaz gain, bestelako taldeak ere eskainiko ditu Oroitzenek eta matrikula epea zabalik du horretarakio. Urrats guztietako taldeak, EGA ikastaroak eta autoikaskuntza eskainiko ditu Oroitzenek, transmisioarekin batera.
Informazio gehiago 943 51 91 44 telefono zenbakian jaso dezakete interesdunek.