Euskal Presoak euskal herriratzearen aldeko kartela kentzeko agindu diote udalari
Euskal presoak Euskal Herrira dion pankarta eraikinetik kentzeko agindua jaso du Lezoko Udalak. Donostiako Administrazio Auzietako Epaitegiko lehen aretoak eman du agindua, kartelarekin udalak “neutraltasun politikoa urratzen” duela argudiatuta.
Lezoko udaletik ez dute erabakiaren gaineko adierazpenik egin, eta euskal presoen euskal herriratzearen aldeko ikurra kentzeko agindua atzo jaso zutela baieztatu dute.
Oiartzungo udalak ekainean
Lezoko udalaren aurretik, Oiartzungo udalak jaso zuen euskal presoen euakal herriratzearen aldeko pankarta kentzeko agindua. Oiartzunekin batera Gipuzkoako beste hiru udalek jaso zuten agindu bera orduan, Astigarragakoak, Alegiakoak eta Urretxukoak, hain zuzen ere.