Elkartasun afaria egingo du Klinkek urriaren 19an
Urriaren 19rako elkartasun bazkaria antolatuko du Klink elkarteak, bularretako minbiziaren kontrako borrokarako dirua lortzeko. Heldu den asteartean aurkeztuko dute egitasmoa, hilaren 24an, eta bertan, Klinkeko arduradunekin batera, Minbiziaren Kontrako Elkartearen Bidasoko egoitzako presidentea eta hainbat sukaldari izango dira, hala nola, David de Jorge, Bixente Muñoz edota Iñaki Cocinero.