2.226 erosketa egin dituzte herritarrek ontzi berrerabilgarriekin
Ekainean abiatu zuten Kutxa Ekoguneak eta udalak Ontziratu zaitez! kanpaina, eta abuztua bitartean 2.226 erosketa egin dituzte herritarrek ontzi berrerabilgarriekin. Kanpainarekin bat egin zuten bi arrandegietan izan da batez ere arrakasta.Hiru harategietan kopurua pixkanaka igotzen ari bada ere, “datuak oraindik hobetu” daitezkeela nabarmendu du udalak. Ontzi berrerabilgarria ahaztu dutenei ontzi berrerabilgarri urdinak prestatzen dizkiete komertzioek, baina utzitako horiek lehenbailehen itzuli behar direla gogorarazi du udalak.
Zenbaki sarituak
Ontziak erabiltzen dituztenen artean komertzioek erosketa-txartelak lortzeko zenbakiak ematen dizkiete. Abuztuan 20 euroko txartelak zozketatu dituzte eta hauek izan dira zenbaki sarituak: Maritxu arrandegian 1014 zenbakia; Izaro arrandegian 941; Zalakain harategian 55; Lizar harategian 99 eta Martin harategian 35.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu erosketak ontzi berrerabilgarriekin egitera, “erosoa izateaz gain, hondakin gutxiago sortzen delako eta zero zabor bidean pauso garrantzitsua delako”.